XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gorroto dut surrealismoa. Arte burgesaren adierazpen gainbeherakoa iruditzen zait, jendeak artistarengandik hartzea espero duen artearen desbideraketa... idatzi zion 1952an Antonio Rodriguez adiskideari.

1932an Diego esku bete lan dabil. Horma-pinturak egingo ditu Detroiten Ford Motor Company-n, New Yorkeko Rockefeller Center-en, edo hurrengo urteko urtarrilean hasi behar duen Industria eta Lanari buruzkoa Chicagoko Mundu Azokan.

Lanerako ahalmen izugarriak eta emaitzen kalitateak ospetsu eta modako bilakatu zuten margolaria. Jeinu handi hura komunista konbentzitua zen ordea, eta bere pentsaera irudiz azaltzen zuen artista. Kapitalismoaren erresuman bere ideologia ez zegoen ondo ikusia, lanen inguruan sortzen ziren iskanbilak etengabeak ziren.

Epelak entzun behar izan zituen enpresari, Eliza, eta gizarteko zenbait sektoretatik. Prentsa bera izan zen suemaile askotan, eta eztabaidak berehala hedatu ziren gizartean. Beste aldean gauzak ez zeuden askozaz bareago.